| Erabakiak hartzea  Hainbat aukera ebaluatzea, beharrak, irizpideak eta erabakiek  dituzten ondorioak, bai norberaren bizitzan bai besteenean, kontuan  hartuta.
  Erabakitzeak gauzak  gertaraztea esan nahi du, zoriaren edo bestelako faktoreen ondorioz  gertatzen utzi beharrean. Erabakiak etengabe hartzen ditugu, zenbait  alternatiba, aztertu ostean zer egin aukeratuz, gure eguneroko bizitzan  edo gatazka-egoeretan. Trebetasun horrek  momentu jakin batean pertsonei hainbat aukera ebaluatzeko tresnak  eskaintzen dizkie, beste faktore batzuen artean, beharrak, balioak,  motibazioak, eraginak eta orain eta etorkizunean egon litezkeen  ondorioak, norberaren bizitzan zein beste pertsona batzuenean, kontuan  hartuta.Erabakiak hartzeko dinamikei buruz gehiago  jakiteko: www.educarueca.org/rubrique.php3?id_rubrique=18 
 Zure  kontrolaren lekunea neurtzeko galdeketa on line bati (Barruko-Kanpoko  Kontrolaren Lekuneari buruzko Rotter Inbentarioan oinarrituta  diseinatua) erantzuteko:  www.psych.uncc.edu/pagoolka/LocusofControl-intro.html |