| Pertsonen arteko harremanak  Pertsonen arteko harreman esanguratsuak ezarri eta horiek  mantentzea, bai eta norberaren hazkunde pertsonala oztopatzen duten  harremanak amaitzea ere.
  Abilezia  honi dagokionez, bi alde garrantzitsu hartu behar dira kontuan.  Lehenengoa da, harreman bat hasi, mantendu edota amaitzen jakitea.  Pertsonen bizitzan oso ohikoa da sendotzeko edota zapuzteko joera duten  harremanekin topo egitea; denok ezagutzen dugu lagunen bat, harremana  hasteko, denboran mantentzeko edota, beharrezkoa denean, harreman hori  amaitzeko zailtasunak izan ohi dituena.   Bigarren alde garrantzitsua da egunero tratatzen dugun pertsonekin modu  positiboan erlazionatzen ikastea; alde hori bereziki garrantzitsua da  eguneroko bizitza pertsona horietako batekin partekatzea erabakitzen ez  dugunean, hala nola lanean edo eskolan.   Juan  Taratuto-ren “No sos vos, soy yo” komedia argentinarrean, pertsonen  arteko harremanen berezko ezaugarri ugari ezagutzeko aukera du  ikusleak:  Nola eman hasiera harreman bati? Noiz, eta nola eman  amaiera? Nola mantendu? Zinemako komedia honen inguruko informazio  gehiago web gune ofizialean:  www.labutaca.net/52sansebastian/nososvossoyyo.htm  Harreman bati amaiera eman nahi zaionean agertzen diren zailtasunei  buruz gehiago sakondu nahi bada, Robin Norwood-en “Mujeres que aman  demasiado” izeneko liburuak kontatzen eta aztertzen ditu, gogokoak izan  ez arren, bikote-harremanari bukaera eman ezinik dabiltzan emakumeen  egoerak. |