| Arazoak eta liskarrak konpontzea  Eguneroko bizitzako arazoak eta liskarrak modu malguan eta  sormena baliatuz konpontzea, horietan aldatzeko, pertsona gisa hazteko  eta gizartean hobeto txertatzeko aukerak identifikatuz.
  Liskarrak ezin dira saihestu eta, gainera, ez da komeni horien aurrean  ezikusiarena egitea. Inguruan ditugu, pertsona ororen eguneroko  bizitzaren parte dira. Ez da, beraz, aukeratu dezakegun kontu bat.  Liskarrei esker, pertsonek aldatzeko eta hazteko aukerak berritzen  ditugu, bai eta besteekin bizitzen ikasteko aukerak ere.  Komeni da liskarrak gizakien bizitzaren “pizgarri” gisa onartzea, eta  horiek malgutasunez eta sormenaren bidez konpontzea ahalbidetuko duten  estrategiak eta tresnak garatzea. Izan ere, liskarrak hazteko,  aldaketak egiteko eta geure bizitzaren hainbat alderdi aberasteko  aukera gisa ikusi behar ditugu.Arazoak eta liskarrak  konpontzeko tresnak ezagutzeko, kontsultatu helbide hau: http://www.galeon.com/aprenderaaprender Halaber,  Liskarrak Konpontzeko Sareak (Conflict Resolution Network) delakoak  dohainik deskargatzeko material ugari eskaintzen ditu: http://www.crnhq.org |