| Pentsamendu kritikoa  Esperientziak eta informazioa modu  objektiboan aztertzea eta errealitateari buruzko ondorio propioak ateratzeko  gai izatea.Pertsona kritikoak galderak egiten dizkio bere buruari, gertaerak aztertzen  ditu eta ez ditu gauzak modu sineskorrean onartzen.
  Zentzu zabalean, modu kritikoan pentsatzea "xede bat betetzeko  pentsatzea da", hau da: ideia edo hipotesi bat frogatzeko, zerbaiten  esanahia interpretatzeko edo arazo bat konpontzeko. Pentsamendu  kritikoa bi faktore nagusi hauen mende dago: hainbat gaitasun kognitibo  eta jarrera afektiboak. Alderdi kognitiboaren barruan, pentsamenduari  lotutako oinarrizko ahalmenak sartzen dira, esaterako: interpretazioa,  azterketa, ebaluazioa, inferentzia, azalpena, autoerregulazioa...  Ahalmen horiek guztiek pentsamenduaren prozesu aktiboa osatzen dute eta  goragoko maila bateko ondorioak ateratzeko bide ematen dute. Jarrera  afektiboak, aldiz, jarrera pertsonalari lotuta daude. Izan ere,  ezinbestekoa da pentsatu nahi izatea eta horretarako gogoa edukitzea.   Pentsamendu kritikoari eta sortzaileari buruzko printzipioen gaineko  proposamen bat ezagutu nahi baduzu, jo helbide honetara: www.innovaforum.com  Halaber, www.austhink.org/critical/ atarian,  pentsamendu kritikoari buruzko baliabide ugari aurkituko dituzu. |