| Autoezagutza  Gure izatea, izaera, sendotasunak, aukerak, jarrerak,  baloreak, gustu eta disgustuak hobeto ezagutzea. Norbere burua  ezagutzea geure buruari, gainontzekoei eta bizi garen munduari buruzko  zentzuak eraikitzea ere bada.
 Norbere  burua ezagutzea, bizitzan zer nahi den jakitea eta hori lortzeko  ditugun baliabide pertsonalak identifikatzea pertsonari hasi nahi duen  bizi-egitasmoari buruzko argitasuna izaten eta hori lortzeko behar  dituen eskumenak garatzen lagunduko dioten aldeak dira. Norbere burua  ezagutzea nortasunaren euskarria eta motorra da, eta autonomiarekin  jokatzeko gaitasunarena. Norbere burua  ezagutzea ez da norbere barnera begiratzea bakarrik, zein maitasun,  eredu, laguntza edo onarpen iturri sozial daukagun jakitea ere bada.  Zoritxarreko uneetan zein baliabide pertsonal eta sozial daukagun  jakitea.   Helbide honetan ikusi ahal dira  norbere burua hobeto ezagutzeko eta egoerak gainontzekoen ikuspuntutik  ikusteko hiru ariketa erraz: galeon.hispavista.com/aprenderaaprender/intemocional/interactividades.htm |