| Sormenezko pentsaera  Arrazoia eta “grina” erabiltzea (emozioak, sentimenduak,  intuizioa, fantasiak eta instintuak, besteak beste) gauzak beste  ikuspegi batetik ikusi eta originaltasunez asmatu, sortu eta ekin ahal  izateko.
  Sormenetik pentsatzeak  esan nahi du zerbait berria asmatzeko gauza izatea, ezaguna den zerbait  modu berritzailean ikusteko gai izatea, edota ohiko pentsaera nahiz  jokabideetatik aldentzea.  Horri guztiari esker, errealitateari beste  modu batera egin dakioke aurre, ohikoa alde batera utziz.   Bizitzaren agertoki guztietan baliatu dezakegu sormena pentsatzeko  unean. Edonor izan daiteke sortzaile; izan ere, beste edozein abilezia  legez, hori ere ikasi egin daiteke, denborarekin eta behar bezala  garatzeko praktikarekin, jakina. Sormenari esker, aztura eta  aurreiritziei agur esan eta ibili gabeko alternatibak eta bide berriak  bilatu ditzakegu.   Sormenezko pentsaera desblokeatu eta dekalogo-proposamena ezagutzeko: www.innovaforum.com/tecnica/braindec_e.htm  Sormenezko pentsaera erraztuko dizun teknika edota baliabideen proposamenak  ezagutzeko:  www.mycoted.com/creativity/techniques/index.php |