| Tentsioak eta estresa kontrolatzea  Eguneroko bizitzako tentsio- eta estres-iturriak garaiz  identifikatzea, haien aldaera ugarik antzematea eta haiek modu  osasuntsuan ezabatzeko edo murrizteko moduak aurkitzea.
  Estresa presio-mota bat da. Gizaki guztiok sentitzen dugu. Estimulu  zehatz batzuen aurrean, gorputza modu automatikoan aktibatzen da,  zerbaiti ekiteko prest: bihotz-taupaden maiztasuna handitu eta  odol-presioa, metabolismoa eta giharretara doan odol-fluxua bizkortu  egiten dira.  Pertsonek tentsioak jasaten  dituzte, ezinbestean, jaiotzen direnetik hiltzen direnera arte. Gizaki  bakoitzaren erronka ez da tentsioak saihestea, baizik eta haiekin  bizitzen jakitea, estres-egoera kroniko batean erori gabe.Estresari buruz eta osasunarekin duen harremanari buruz gehiago jakin  nahi baduzu, begirada bat eman diezaiekezu Robert Sapolskyk idatzitako  liburuei edo, bestela, haren artikuluren bat kontsultatu dezakezu,  helbide honetan: http://jcem.endojournals.org/cgi/content/full/91/2/0-a |