| Emozioak eta sentimenduak kontrolatzea  Emozioen eta sentimenduen munduan ibiltzeko tresnak  proposatzen ditu, norberaren eta beste pertsonen mundu afektiboa hobeto  ulertzeko helburuarekin.Horrek norberaren bizitza  eta beste pertsonekiko harremanak aberasten ditu.
  Emozioek eta sentimenduek seinaleak bidaltzen dizkigute etengabe, baina  ez ditugu beti entzuten. Batzuetan, beldurra, tristezia edo haserrea  sentitzeko eskubiderik ez dugula pentsatzen dugu. Bestalde, sentimendu  eta emozio batzuk, amorrua eta gorrotoa kasu, "txarrak" direla jotzen  da, eta saihestu behar direla uste da. Aipatutakoak, bada,  arrazoimenak, aurreiritzi, ikasitako beldur eta arrazionalizazioen  bidez, mundu afektiboa baldintzatzen duela erakusten du.  Sentitzen duguna hobeto ulertzeko, barruan gertatzen ari dena entzuteaz  gain, bizitzen dugunaren testuinguruari arreta jartzea komeni da.Adimen emozionalari buruz  gehiago jakiteko, helbide hau kontsulta dezakezu: www.capitalemocional.com |