| Komunikazio asertiboa  Argitasunez adieraztea unean-unean sentitzen, pentsatzen eta  behar duguna, betiere, elkarrizketaren testuingurua eta kultura kontuan  hartuta.
 Modu asertiboan komunikatzen den pertsonak argitasunez adierazten du  unean-unean sentitzen, pentsatzen eta behar duena, baina, aldi berean,  solaskidearen eskubideak, sentimenduak eta balioak kontuan hartzen  ditu. Horretarako, komunikatzean, haren iritziak, eskubideak,  sentimenduak eta beharrak jakinarazi eta balioetsi behar ditu, baina  beste pertsonenak errespetatuz.                 Komunikazio asertiboaren oinarria da gizaki orok bere iritziak  adierazteko, bere nortasunari eusteko eta beste pertsonekiko  harremanetan mugak ezartzeko duen funtsezko eskubidea. Modu horretan,  pertsonen arteko harremanak hondatzeko aukerak murriztuko dira eta  errazagoa izango da gatazkei aurre egitea.Ondskan (El mal, 2003)film suediarrak Jan Guillouk  idatzitako eleberria du oinarri. Autobiografikoa da, zati batean.  Aukera ona ematen du hiru jokabide-moten (lotsatia, oldarkorra eta  asertiboa) hainbat alderdi ezagutzeko eta protagonistak bere eskubideei  uko egiteko beharrik gabe modu egokian jokatzeko egin behar duen  ahalegina ikusteko. Film horri Evil izenburua  jarri zioten ingelesez. Hari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu helbide  honetan: www.imdb.com/title/tt0338309/trivia Komunikazio asertiboari  eta pertsona asertiboaren eskubideei buruzko informazio gehiago lortzeko,  helbide honetara jo desakezu: es.wikipedia.org/wiki/Asertividad |