Arrisku psikosozialak prebenitzeko  modurik eraginkorrenetakoa langileen ongizatea sustatzea da, zenbait arlotan  arituz:
                Erakundean: 
                
                  - Zuzendaritza       onartuta, printzipioen deklarazio bat onartzea; bertan, erakundeak arrisku       psikosozialen prebentzioarekin duen konpromisoa egongo da jasota.                
                  - Dagoeneko       finkatuago dauden beste arrisku batzuekiko berdintasunez jokatuz,       erakundearen Prebentzio Zerbitzuak arrisku hauek ere bereganatzea, arrisku       psikosozialak antzeman eta ebaluatzeko protokoloak eginez. 
                  - Laguntzaileei,       teknikariei, bitarteko buruzagiei eta zuzendariei webgune honetan       aurkeztutako Bizitzarako Trebetasunen gaineko prestakuntza ematea:       gatazkak kudeatzea, pertsonen arteko harremanak…                
                  - Laguntza       psikologikoa ematea arrisku psikosozial hauetakoren bat daukanari.
                  - Pertsonak errespetatuko dituen lan giroa       diseinatzea; bertan, egindako lana baloratuko da, ahalegina kontuan       hartuko da, lortutako emaitzengatik zorionak emango dira, eta estres maila       txikia sustatuko da.
Lanpostuei  dagokienez: 
                
                  - Pertsona bakoitzaren rolak modu argian definitzea.                
                  - Hautaketarako eta harrerarako prozesu egokia       finkatzea, lanpostuan hasi berriak diren pertsonek euren eskubideak eta       erakundearen itxaropenak ezagutu ditzaten, ikusi ditugun arriskuei       dagokienez. 
                  - Talde-lana ahalbidetzea; izan ere, modu horretan,       emaitza oparoagoak lortzeaz gain, pertsonen arteko harreman       osasungarriagoak ahalbidetzen dira.                
                  - Lan denbora berrantolatzea, laneko       bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeko aukera emango duten ordutegi       malguekin. 
                  - Lan erritmoen eta pertsona zein       taldeen aukeren arteko egokitzapena ahalbidetzea.
                  - Lan desberdinak eta ez errepikakorrak sustatzea,       eta, ahal den heinean, ahalegin intelektual handiena eta gutxiena duten       lanak uztartzea.
                  - Lantokia berriro diseinatzea, bertan lan egitea       gauza atsegina izan dadin (argia, soinu-giro egokia, tenperatura…).                
Pertsonei  dagokienez: 
                
                  - Pertsonen ezagutzak eta gaitasunak lanaren betekizun       eta erronketara egokitzea.                
                  - Lankideen, nagusien, eta, batez ere, langile berrien       artean, komunikazioa eta esperientzia-trukea ahalbidetzea, langile guztiek       harrera egokia eskainiz.
                  - Pertsonen autonomia ahalbidetzea eta gauza bera       egitea pertsonek erabakiak hartzeko prozesuan duten partaidetzarekin,       taldearen kohesio onarekin eta komunikazio egokiarekin.                
                  - Enpresako langileen artean (langileak zein       zuzendariak) babes-sare egokia sorraraztea.
                  - Pertsona bakoitzaren ekimena eta sormena piztea;       modu horretan, hazkunde pertsonala sustatuko da, eta horrek onura       nabarmenak ekarriko dizkio erakundeari.
Bizitzarako Trebetasunen beharrizana
                Aurreko ataletan eskainitako  gomendioak betetzeko, zenbait baliabide behar dira: enpatia, pertsonen arteko  harremanak, pentsamendu kritikoa, asertibotasuna, erabakimena, arazo eta  gatazken konponketa...
                Bizitzarako Trebetasunek edozein  arlo pertsonal eta sozialetarako erabilgarriak eta beharrezkoak diren trebezia  batzuk eskaintzen dizkigute. Arriskuak prebenitzeko eta gaitasunak garatzeko  ere balio dute. Osotasunean ulertu beharreko 10 trebetasun dira: denak dira  ezinbestekoak, denak dira garrantzitsuak, eta batzuek besteak osatzeko balio  dute.