Zer da? 
                                   Estresak (ingelesezko “stress" hitzean du jatorria),  literalki, nekea esan nahi du. Halaber, Egokitzeko Sindrome Orokor izenaz ere ezagutzen da.  Termino hori Hans Seyle mediku austriar-kanadarrak sortu zuen 1950. urtean,  “Estresa: antsietateari buruzko ikerketa” argitalpenean.
Estresak (ingelesezko “stress" hitzean du jatorria),  literalki, nekea esan nahi du. Halaber, Egokitzeko Sindrome Orokor izenaz ere ezagutzen da.  Termino hori Hans Seyle mediku austriar-kanadarrak sortu zuen 1950. urtean,  “Estresa: antsietateari buruzko ikerketa” argitalpenean.
                Osasunaren Munduko Erakundeak honela definitzen du  estresa: "organismoa ekintzarako  prestatzen duen erreakzio fisiologikoen multzoa”.Gure gorputzak dituen baliabide guztiak  aktibatzea ahalbidetzen duen mekanismo adaptatiboa da, aurre egin behar diegun  erronkak gainditze aldera.Estres  "positibo” babesle mota hau “eutres” izenaz ezagutzen da. 
                Europako Batzordeak 2000. urtean proposatu  zuen definizio ofizialaren arabera, estresa honela defini daiteke: "edukiaren, antolakuntzaren edo laneko  inguruaren kontrako erasoa; eraso horren aurrean gorputzak emandako erantzun  emozional, kognitibo, fisiologiko eta jarrerazkoen multzoa. Urduritasun eta antsietate  maila altuak dituen egoera da, sarritan, egoera jakin bati aurre egin ezin  zaiolako irudipenarekin".
                Batzuetan, kanpoko mehatxua denboran zehar mantentzen da,  eta, beste batzuetan, berriz, egoera amaitu bada ere, gure gorputza eta burua  ezin dira alerta egoera horretatik irten. Ondorioz, aktibazio emozional, kognitibo, fisiologiko eta  jarrerazko altu batekin segitzen dugu, estresaren sorburua oraindik existituko  balitz bezala.Kasu  honetan, “distres” izena hartzen du  egoera horrek, hau da, egoerak gainditu egiten gaituela sentitzen dugunean eta  kontrolpean izateko gai ez garenean.Hauxe  da, hain zuzen, orri honetan estresaren gainean dihardugunean adierazi gura  dugun erreakzioa.                
                Laneko estresa eragiten duten egoerak 
                Laneko estresa eragiten duten egoerak askotarikoak dira,  eta ondoko talde nagusietan antolatu ditugu: 
                
                  - Laneko giroaren ezaugarriak: laneko araudi-markoa eta       baldintzak, hala nola, laneko segurtasun eza, atazak egitean kudeaketa       kaxkarra, laneko harreman txarrak, laneko giro negatiboa, lan-bizitza eta       bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak…
- Lanpostuaren ezaugarriak: egin beharreko atazei       dagozkienak, hala nola, ordutegiak, lan-zama, atazaren zailtasuna,       lanpostuak duen erantzukizuna…
- Norberaren       ezaugarriak: lana ondo kudeatzea edo lankideekin harremanak zaildu       ditzaketen trebetasun psikosozial batzuk eskas erabiltzea (asertibitate       urria, erabakiak hartzeko zailtasunak, arazoak ebazteko eskarmentu gutxi,       sormen gutxiko pentsamodua...)                
Zenbait  datu 
                  Laneko estresa osasunerako arazo nagusietako bat da  enpresetan. Sintoma fisiko, psikologiko eta sozialak lagun  dituen sindromea da, eta patologia larriak eragin ditzake, besteak beste,  depresioa, arazo kardiobaskularrak edo endokrinoak. 
                2007. urtean Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Euskal  Erakundeak (Osalan) egindako Laneko Osasunari eta Lan Baldintzei buruzko II.  Inkestaren arabera, estresa da, depresioarekin eta antsietatearekin batera,  lanean jazo daitekeen hirugarren arriskurik ohikoena, istripuen eta nekearen  atzetik. http://www.ejgv.euskadi.net/r53-2291/es/con..ta_sl_2007.pdf
                Estresak, gainera, ondorio larriak dakarzkie  enpresei.Laneko  Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentziaren datuen arabera (http://osha.europa.eu/es/press/press-releases/020702.xml),  Europar Batasuneko (EB) langileen %28k jasaten du estresa: 
                
                  - Laneko absentismoaren %50 eta %60 osasun-arazo hau       dela-eta gertatzen da. 
- Gutxi gorabehera, gizonezkoek dituzten gaixotasun       kardiobaskularren %16k eta emakumezkoek dituztenen %22k laneko       estresarekin dute zerikusia. 
- Laneko       estresak, gutxienez, 20.000 milioi euro gastatzea eragiten du urtero EBn. 
Ikusten denez, lehen mailako arazoa da, eta bere eragina  are handiagoa da denbora pasa ahala.Halere,  gainerako Arrisku Psikosozialekin gertatzen den bezala, alor honetan diharduten  eragile sozialek nekez ematen diote garrantzia osasun arloan estresak duen inpaktuari.