Zer da?
                 1980an, Heinz  Leymann zientzialariak mobbing (“eraso egin”, “jazarri”) izena jarri  zion laneko jazarpenari edo jazarpen moralari. Esan dezakegu mobbinga dela,  lantokian, pertsona baten aurka eragiten den indarkeria psikologiko errepikatua,  nahita egindakoa. Helburua min psikologikoa eragitea da, biktimaren bizitza  erabat zailtzea, lanpostua utz dezan. Jazarpena pertsona batek edo gehiagok  egin dezakete.
1980an, Heinz  Leymann zientzialariak mobbing (“eraso egin”, “jazarri”) izena jarri  zion laneko jazarpenari edo jazarpen moralari. Esan dezakegu mobbinga dela,  lantokian, pertsona baten aurka eragiten den indarkeria psikologiko errepikatua,  nahita egindakoa. Helburua min psikologikoa eragitea da, biktimaren bizitza  erabat zailtzea, lanpostua utz dezan. Jazarpena pertsona batek edo gehiagok  egin dezakete.
                Indarkeria hori  etsaitasun giroko ekintza negatibo ugariren bidez ematen da: ahozko  oldarkortasuna, irain publikoa, laneko gainkarga, mehatxuak eta bortxa,  bazterketa, informazioa ezkutatzea, difamazioa, kritika eta zigor handiegiak,  pertsona hori alboratzea edo ezikusiarena egitea, eta abar. 
                Laneko harremanen arabera, indarkeria modu desberdinetan  ager daiteke. Mobbing bertikala (goranzkoa edo beheranzkoa) edo mobbing  horizontala izan daiteke. Normalean, mobbinga goragoko postu batean dagoen  norbaitek beheragoko posturen bateko norbaiti egiten dio (bertikala,  beheranzkoa), baina maila bereko pertsonen artean ere eman daiteke  (horizontala) edo goragoko postu batean dagoen pertsona baten aurkakoa ere izan  daiteke (bertikala, goranzkoa).
                Potentzialki,  edonor izan daiteke erasotzailea edo biktima, baina figura horietako bakoitzean  ezaugarri pertsonal jakin batzuk eman ohi dira. 
                Badirudi adituak  bat datozela esaterakoan erasotzaileek lanerako gaitasun erdipurdikoak  dituztela; izan ere, dituzten mugen jakitun direnez eta pribilegioak galtzeko  beldurrez daudenez, grina handiegiz defendatzen dituzte euren funtzioak edo  laneko estatusak, sumatzen duten edozein mehatxuren aurrean. Hori horrela,  pertsona inbidiatsuak eta konfiantzarik gabekoak izan daitezke, eta, gizartean  arrakastaz mugitzen diren arren, ez dute enpatiarik. Lar arrazionalak eta  zurrunak izaten dira, eta emozioak adierazteko zailtasunak izaten dituzte.
                Biktimak pertsona  langileak, bikainak, sortzaileak eta arduratsuak izaten dira. Lanerako eta  erakundea hobetzeko motibazioa izaten dute, eta erasotzaileak konpetentzia gisa  ikusten du hori. Gainera, gutxi garatutako asertibotasuna eta komunikazio  arazoak izan ditzake, eta pentsa dezake autoritatea ezin dela zalantzan jarri.                
                Mobbinga  ahalbidetzen duten egoerak
                Hurrengo  aldagaien arteko konbinazioek laneko jazarpen morala ahalbidetzen dute:
                
                  Testuinguru  soziala
                  Gure testuinguru  soziokulturalak lehia eta indibidualismoa sustatzen ditu; ezaugarri horien  arabera, edozerk balio du helburu jakin batzuk lortzeko.                
                  Laneko  testuingurua
                  Oro har, laneko testuinguruan, estresa sortzen duen  edozein egoerak gatazkak piztu ditzake, eta, ondorioz, mobbinga ager daiteke.  Adibidez, egoera hauetan:
                  
                    -                   Hutsuneak lanaren antolamenduan. 
-                     Enpresa-kudeaketa autoritarioa. 
-                     Komunikazio urria. 
-                     Gatazkak konpontzeko ezintasuna.
-                     Laneko segurtasun falta.
-                     ...
                Eraso egoera hasi bada, funtsezkoa da biktimaren  lankideek eta enpresako hierarkiak horren aurrean har dezaketen jarrera:  gatazka ukatu dezakete, edo modu aktiboan inplikatu daitezke bertan.
Zenbait  datu
                Eraso jarraitua jasaten duen edozein  pertsona alertan eta guardian dago beti, bere burua defendatzeko prest. Eta  badakigu denboran zehar mantentzen diren alerta egoerek estresa sorrarazten  dutela. 
                Jazarpenaren ondorioz, alterazio  fisikoak (giharretako eta hezurretako minak, zefaleak, loaren gorabeherak, gose  falta, zorabioak, hipertentsioa eta abar) eta alterazio psikosozialak  (antsietatea, suminkortasuna, depresioa, apatia, kontzentratzeko arazoak,  segurtasun eta erru sentimenduak, uzkurtasuna harreman sozialetan, droga  gehiegi hartzea, suizidiorako asmoak eta abar) ager daitezke. 
                Lan eta Gizarte Gaietako  Ministerioak 2007an egin zuen “Lan baldintzei buruzko VI. Inkesta nazionalak” (http://www.oect.es/Obser..os/Desarrollados/Ficheros/Informe_VI_ENCT.pdf) dioenez, langileen %6,6k modu negatiboan baloratzen ditu lanean pertsonen  artean ematen diren harremanak. 
                Bizi eta Lan Baldintzak Hobetzeko  Europako Fundazioak 2006an egin zuen “Lan baldintzei buruzko laugarren inkesta  europarrak” (http://www.eurofound.europa.eu/pubdocs/2006/78/es/1/ef0678es.pdf)  dioenez, pertsonen %5 inguru laneko indarkeria, zirikatze edo jazarpen  moralaren biktima izan da, inkesta egin aurreko 12 hilabeteetan.
                Erasoen biktima  izatearen eta arazo psikosomatikoak jasatearen arteko harreman handia dago:  %41ek dio lo egiteko zailtasunak dituela, %39,1ek etengabeko neke-sentsazioa  dauka, %28,8k buruko mina dauka, %39,7 urduri eta suminkor sentitzen da, %41,6  emozionalki nekatuta sentitzen da, eta %25,6k ez du lortzen arazoak atzean  uztea.
                Gainontzeko Arrisku Psikosozialetan bezala,  oraindik ere ez da arazo honi aurre egiteko neurri seriorik hartzen,  sorrarazten duen kostu ekonomikoa handia bada ere: 2002ko datu ekonomikoak erabiliz  egin zen “Laneko eraso psikologikoaren –mobbing– eragin ekonomikoa EAEn”  ikerketan (http://www.cica.es/aliens/jaes..ivos%20pdf%20tc/115tc.pdf)  datu hauek daude jasota: 
                
                  -                   Mobbingak kaltetutako pertsonen  laneko bajengatiko kostuak 240,4 eta 769,4 milioi  euro bitartekoak dira.
-                     Kaltetutako pertsonek depresioaren  aurkako botikak hartzeagatik sorrarazten den gastua 2,8  eta 9 milioi euro bitartekoa da.
-                     Gipuzkoako Lurralde Historikoan kaltetutako pertsonen  gastu psikiatrikoa 128.000 eta 410.000 euro bitartekoa izan zen.
Kostu horiez gain, enpresak berak dituen kostuak gehitu  beharko lirateke. Mobbingak laneko  produktibitatea murrizten du, eta taldeko komunikazioa eta lana ere modu  berezian okertzen dira. Gainera, kaltetutako pertsonaren baja edo absentzia  dela eta, errendimendua jaitsi egiten da.